Skip to main content

FAMILIAK BEHAR DIRA

2020/03/31

Begiralea etxean hartzearen abantailak honakoak dira eta animatu nahi zaituztegu esperientzia hau uda honetan bizitzera:

·         Ingeles maila hobetzen da.

·         Kulturarteko ezberdintasunak aberasgarriak dira.

·         Beste herrialde bateko lagunak izatea oso aberasgarria da; atzerrian kontaktuak izatea.

·         Gure herrialdearekiko eta gizartearekiko ikuspuntua aldatzen da.

·         Gure izakera, ohiturak etab. besteekiko hobeak ez direla konturatzen gara; ezberdinak baizik.

·         Beste herrialde eta kultura batzuk ezagutzeko interesa piztea.

·         Horretaz gain, gogoratu etxean begiralea hartzen duen familiak ikasle baten matrikula ez duela ordainduko.

 

Begiralea etxean hartzeko baldintzak hauek dira:

·  Ekainaren 21an begiralea jaso

·  Egonaldi guztian zehar gosaria, bazkaria eta afaria eskaini

·  Bakarreko gela bat begiralearentzat

·  Begiralearen arropa garbiketaz arduratu

·  Uztailaren 17 edo 18an begiralearen irteeraz arduratu

·  Ez da beharrezkoa ingelesa jakitea

Azken albisteak

2024-05-20
Datorren larunbatean, maiatzak 25, Oinez basoaren mustutzea egingo da. Dakizuenez, Gure Ikastola Jasangarria proiektuaren barnean atal garrantzitsua da OINEZ BASOA, eta ekitalde honetara guztiok gonbidatuta zaudete.
2024-05-20
Naparpelletek babestutako krosa izango da eta helburu ekonomikoa izateaz gain, beste helburu bat ere badauka, familien parte hartzearena. Familia, jarduera fisiko eta parte hartzea uztartzea.
2024-04-26
2024ko Ikastolako jaia maiatzaren 11n ospatuko dugu Lakuntzan, bazkarirako tiketak bi eraikinetako bulegoan salgai egongo dira maiatzaren 6 arte.
2024-04-24
Maiatzaren 12an Herri Urrats ospatuko da Senperen.