Skip to main content

ESKERRIK ASKO!

2019/06/10

50. urteurrenaren festa arrakasta itzela izan da. Eskerrak eman beharrean gaude festara hurbildu zineten familia eta familia ohi, ikasle eta ikasle ohi, langile eta langile ohi, sortzaile eta bidelagun guztioi. Guzti hau ez zen posible izango talde lanik gabe. Hau guztia sortu ahal izateko, hasiera batean talde bat osatu zen urteko ekitaldiak eta festa berezi hau antolatzeko. Horrez gain, ezinbestekoa izan da guztion parte hartzea eta auzolana. Berriz ere, erakutsi dugu gure ikastola indartsu, bizirik eta euskal hezkuntzaren alde lan egiteko gogotsu dagoela. Mila esker modu batez edo bestez gurekin batera urteurrena ospatu duzuen guztioi!

Azken albisteak

2024-04-26
2024ko Ikastolako jaia maiatzaren 11n ospatuko dugu Lakuntzan, bazkarirako tiketak bi eraikinetako bulegoan salgai egongo dira maiatzaren 6 arte.
2024-04-24
Maiatzaren 12an Herri Urrats ospatuko da Senperen.
2024-02-28
Nafar hegoaldeko uzta prest da zure sukaldean sartzeko! Martxoaren 13ra arte aukera paregabea duzu Eskutik Eskura kanpainaren bidez olioa, barazki-kontserbak, ardoak, arroza, lekaleak, pasta...
2024-02-19
Otsailaren 25ean emango zaie hasiera XXXVII. Nafarroako Herri Kirol jokoei, guztira 4 jardunaldi eta finala jokatuko dira: 1. Jardunaldia: Atarrabian, otsailaren 25ean, 10:30, Paz de Ziganda frontoian.