Skip to main content

NAFARROAKO XXXI. HERRI KIROL JOKOAK

2018/02/20

Nafarroako Herri kirol jokoei hasiera emango zaie asteburu honetan. Joko hauek martxoaren 25 arte luzatuko dira, guztira 4 jardunaldi eta finala jokatuko direlarik:

1. Jardunaldia: Etxarri Aranatz, otsailaren 25ean: zatoz eraikin berriko patiora Herri kirol jokoetaz gozatzera. Giro ederra egonen da, kirola, parte hartzea, zozketa, txosna, pintxoak...

2. Jadunaldia: Betelun, martxoaren 4ean

3. Jardunaldia: Antsoain, martxoaren 11an

4. Jardunaldia: Igantzi, martxoaren 18an

5. Jardunaldia - FINALA: Berroeta, martxoaren 25ean

Jarndunaldi guztiak goizeko 11:00tan hasiko dira.

Hiru kategorietako neska-mutilek hartuko dute parte, kimuak (11-12 urte), haurrak (13-14 urte) eta kadeteak (15-16 urte). Haur eta kadete mailetan sokatira eta proba konbinatuaren (lokotxak, zaku lasterketa, txingak, korrika eta arpana) txapelketak jokatzen dira, kimuen mailan aldiz proba konbinatua soilik.

Hona hemen parte hartzaileen zerrenda:

KIMUAK HAURRAK KADETEAK
KONBINATUA KONBINATUA SOKATIRA KONBINATUA SOKATIRA
Antsoain A Antsoain A Antsoain A  Aranaberri Aranberri
Antsoain B Antsoain B Antsoain B Basaburua Basaburua
Antsoain C Berriozar A Berriozar A  Andra Mari Andra Mari 1 
Berriozar Berriozar B Berriozar B Iñigo Aritza Andra Mari 2
Arexes + Artzanegi  Arexes Arexes   Iñigo Aritza
BRT Menditarrak Txantrea Txantrea    
Andra Mari 1 BRT Menditarrak Basaburua     
Andra Mari 2 Basaburua Andra Mari 1     
Andra Mari 3 Artzanegi Andra Mari 2    
Andra Mari 4 Andra Mari 1 Andra Mari 3    
Andra Mari 5 Andra Mari 2 Andra Mari 4    
Andra Mari 6 Andra Mari 3 Iñigo Aritza 1    
Andra Mari 7 Iñigo Aritza      
Iñigo Aritza 1        
Iñigo Aritza 2        
Iñigo Aritza 3        
Igantzi        

Azken albisteak

2024-04-26
2024ko Ikastolako jaia maiatzaren 11n ospatuko dugu Lakuntzan, bazkarirako tiketak bi eraikinetako bulegoan salgai egongo dira maiatzaren 6 arte.
2024-04-24
Maiatzaren 12an Herri Urrats ospatuko da Senperen.
2024-02-28
Nafar hegoaldeko uzta prest da zure sukaldean sartzeko! Martxoaren 13ra arte aukera paregabea duzu Eskutik Eskura kanpainaren bidez olioa, barazki-kontserbak, ardoak, arroza, lekaleak, pasta...
2024-02-19
Otsailaren 25ean emango zaie hasiera XXXVII. Nafarroako Herri Kirol jokoei, guztira 4 jardunaldi eta finala jokatuko dira: 1. Jardunaldia: Atarrabian, otsailaren 25ean, 10:30, Paz de Ziganda frontoian.