IKASMATERIALA - HAUR HEZKUNTZA

TXAIGORRI proiektuan Haur Hezkuntzako haurrek bere zaletasun, behar, nahi, erritmo eta senak asetzen dituzten materialekin jolastu behar dira garapen osasuntsua izateko. Materialaren aukeraketa oso ongi pentsatua dago funtzio horiek bete ditzan. Hezitzaileok materialaren ordena, funtzioa, estetika, kopurua eta aurkezpena ongi zaintzea garrantzitsua da. Horregatik gune bakoitzean mota honetako materialak aurkitzen ditu.

 

BARRUKO ESPAZIOA ETA GUNEETAN

 

HARRERA GUNEAN:

HHko espazioan sartzen denean trantsiziorako ikastolan presentzia duela bermatzen duten elementuak (norbere gauzak gordetzeko kaxak, arropak eta oinetakoak gordetzeko espazioak, norbere argazkiak izateko espazioak…).

 

FAMILIENTZAKO GUNEAN:

Familiak eroso egoteko elementuak (sofak, familiaren argazkiak, hezkuntzari buruko liburuak edo haurrekin egoteko jostailutxo edo ipuinak…).

 

 

TXIKIEN GUNEAN:

Lehenengo urtetan ematen dituen aldaketak, kuantitatibo zein kualitatiboki, ez dira ondorengoetan emango. Sasoi hau da sentiberena eta hauskorrena, horrexegatik asko zaintzen dugu. Espazio motorreko materiala dugu mugimenduaren beharra asetzeko (txirristak, eskailerak, gora egiteko sokak, kulunkatzeko elementuak, barrura sartzeko espazio txikiak, koltxonetak…), baita joko heuristikorako materialak ere (gauzak sartu eta ateratzeko aukera ematen duten materialak dira: kaxak, eltzeak, zakuak, etxeko gauzak, tamaina, forma, material, testura eta kolore desberdinetakoak…).

 

 

MOTRIZITATEA LANTZEKO GUNEA:

Mugimendua ardatz garrantzitsua denez, mugimendu beharrari erantzuteko baliabideak. Aucouturieren psikomotrizitate erlazionalean oinarrituak, espazio bertikalak, zeharkakoak eta horizontalak eskainiz, material bigunak eta gogorragoak mugimendu mota guztiak garatzeko aukera ematen diotenak. Mugimendu guztien koordinaziorako guk diseinatutako estrukturak arlo sentsoriomotorra eta sinbolikoa garatzeko bloke bigunak, oihalak, makil bigunak... Korridoreak, labirintoak, txirristak, jauzi egiteko sokak, eskailerak, ziburuak edo hamakak…

 

 

IKERKUNTZA GUNEAN:

Berezko duen arakatzeko sena metodo zientifikoan bezala  ikertzeko material natural anitza eskura du aldizka tartekatzen delarik:

- Sukaldea eta egunero elikagai desberdinak.

- Zentzumenentzako materiala (soinu tutuak, kaleidoskopioak, usaimen eta ukimenerako gaiak, musika egiteko balio duten tresnak…).

- Zurgindegiko egur, iltze, mailu, kurrika…

- Hondartegia, tutu, neurri eta tamaina desberdinetako ontziak.

- Neurrien estimazioak egiteko materialak (metro, erregela… ).

- Argia esperimentatzeko argi mahaia, linternak, koloretako irudi, ontzi eta kristal gardenak....

- Ura eta xaboiarekin esperimentatzeko balde handiak, ontziak... 

- Animaliak eta landareak ( zapaburuak, arrainak, dortokak, landareak...).

- Baratzean aritzeko aitzurrak, baldeak, palak eta eskuareak...

- Mikroskopioa, teleskopioa, ispiluak, lupak, zientziari buruzko liburuak, mineralak, fosilak…

 

 

 

JOLAS SINBOLIKORAKO GUNEAN:

Jolas sinbolikoan ari denean bere barnea proiektatzen du haurrak jolas horretan, beldur, kezka eta desio handietako garaia izanik mundu guzti hori jolasean islatzen du. Bere txikitasuna gainditzen duen heroia bihurtzen da. Gorputzezko eta hitzezko komunikazioa eta sozializazioa garatzeko eszenatoki aparta da jolas sinbolikoa. Etxetxoa, ospitalea, denda, tailerra, txotxongiloak eta mozorroen guneak beharrezkoa den testuingurutik ateratako materialez hornituta daude. Espazio sinbolikoan ere egunerokotasunean erabiltzen diren materialak daude:

- Ospitalean orratzik gabeko xiringak, tiritak, latexko eskularruak, bendak, pardelak…

- Dendan: tetrabrikak, latak, botilak, erregistradorea kalkulagailuarekin eta dirua…

- Mozorroetan: ileordeak, jantziak, oihalak, txapelak, betaurrekoak, makillajea.

- Txotxongiloak, plastikozko animaliak eta ibilgailu handiak.

- Tailerrean mailuak, alikateak,kateak, torlojuak…

- Etxeko tresnak asmo matematikoekin (bat- bat korrespondentzia, sailkapena, seriazioa…).

 

ERAIKUNTZAK EGITEKO GUNEAN:

Eraikuntzetan haurrak bere mundua proiektatzen du jolas sinbolikoaren bidez. Bere emozioak eta bizipenak adierazten ditu. Eraiki ondoren sinbolizatzera pasatzen da. Bere eraikuntzek jolasteko funtzio bat edukitzen dute: baserria, etxea, aparkalekua, zooa… egiteko balio dute. Eraikuntzak, geometria, espazio, eta adierazpen matematikoaren islada dira. Eraikitzen duten bitartean harreman espazialak, aritmetikoak eta logikoak (sailkapenak, seriazioak…) gauzatzen dituzte. Eraikitzeko zurezko material naturalak hobesten dira.

Honetaz gain joko hezigarri hauek ere dituzte eskura: Montessori materialak, partxisa, antzararen jokoa, eskaileren jokoa, Unno karta jolasa, dadoak, kartak, memoriak, dominoak, geoplanoak, polikuboak, tetris, erregletak, tangram, matroskak, mosaikoak, abakoak, botoi ensartableak, magnetikoak, irudi geometrikoak eta batzuetan guk sortutako logika, geometria eta aritmetikarako material estrukturatuak besteak beste.

 

 

SORMEN TAILERREAN:

Haurrek euren barruan daukatena proiektatzeko (kezkak, interesak, beldurrak, jakin-minak eta bizipenak modu batean edo bestean proiektatzeko) jolas sinboliko eta ipuinaz gain beste material desberdinekin sormenezko proiekzioak egiteko margoarekin edo eskulturarekin zerikusia duten material guztiak eskura ditu.

 

 

LIBURUTEGIAN:

Espazio lasai honetan mota guztietako testuek irudimena eta errealitatearen mundura eramaten  dituzte. Euskararen magia ere transmititzen  die. 

 

KANPOKO ESPAZIOAN

Barruan egin daitezken ekintza autonomoan aritzeko material naturalak aurkitzen dituzte:

Jolas sentsorialak, sinbolikoak, komunikatzeko eta errepresentaziorako materialak.