Skip to main content

GARBITASUNERAKO LANGILEEN HAUTAPEN PROZESUA

2017/10/04

Andra Mari ikastolak garbitasunerako 3 langile finko behar ditu. Deialdi honen helburua da 3 langile euskaldun kontratatzea ikastolaren proiektuarekin bat egingo dutenak. Derrigorrezkoa izango da euskaraz komunikatzeko gaitasun egokia izatea.

 

“Andra Mari Ikastolak 3 langile finko behar ditu garbitasunerako. Horrekin batera, ordezkapenetarako lan-poltsa osatuko da. Bidali CVa euskaraz argazkiarekin eta “Lan-Bizitzaren agiria” etxarri@ikastola.eus helbidera; gaia “Garbitasun-Lanpostuak” dela adieraziz edo ikastolako idazkaritzan aurkeztu urriaren 17rako. Irizpideak eta egutegia Andra Mari ikastolaren web orrialdean egongo dira ikusgai www.andramariikastola.eus.”

 

Kontratazio mahaia: Iban Azanza, Ines Goñi, Saioa Lakuntza eta Iñaki Mundiñano.

Zuzendaritza: Itziar Begiristain

 

Prozesuaren Egutegia

ESPERIENTZIA FASEA

 

  • Urriak 20: Behin-behineko 1. baremazio zerrendaren argitaratzea.
  • Urriak 23-24: Erreklamazioak egiteko epea.
  • Urriak 27: Behin betiko 1. zerrendaren argitaratzea.

 

FASE PRAKTIKOA

 

  • Azaroak 15: Behin betiko 2. baremazio zerrendaren argitaratzea.
  • Azaroak 16-17: Erreklamazioak egiteko epea.
  • Azaroak 21: Behin betiko zerrendaren argitaratzea.

 

1. FASEA - ESPERIENTZIA FASEA

 

Puntuazio altuena jaso duten 10 hautagaiak elkarrizketaren fasera pasako dira.

 

  • Esperientzia garbitasunean (gehienez 4 puntu)

 

            -Andra Mari ikastolan: 0,002 puntu eguneko

            -Gainontzeko ikastoletan: 0,0015 puntu eguneko

            -Beste zentro/enpresa batzuetan: 0,001 puntu eguneko

 

(Esperientzia ziurtagiri bidez egiaztatuko da, Lan-Bizitzaren agiriaren bitartez)

 

  • Esperientzia Andra Mari ikastolan bestelako lanetan (gehienez 2 puntu)

 

            -Andra Mari ikastolan: 0,001 puntu eguneko

 

  • Ikasle ohia, bazkidea edo bazkide ohia: 1 puntu

 

Oharra: Lan-Bizitzaren agiria 2017ko urriaren 6a bitartean hartuko da kontuan.

 

2.FASEA - FASE PRAKTIKOA (Aurreko baremazioko lehenengo 10 hautagaiei)
 

  • Elkarrizketa (gehienez 3 puntu) (Euskaraz komunikatzeko gaitasunik ez izatea baztertzailea izango da)
    • Kurrikuluma (1 puntu)
    • Kasu Praktikoa (2 puntu)

 

 

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betez, zure datu pertsonalak CURRICULUMAK fitxategian sartuta daudela eta horren helburua ikastoletan lan egin nahi duten pertsonen kurrikulumak eta irakasleen kurrikulumak kudeatzea dela jakinarazten dizugu. Hautaketa prozesuan parte hartzen duten pertsonen datuak Ikastolako web orrialdean eta iragarki taulan argitaratuko dira eta beste ikastolei laga ahalko zaizkie, goian zehaztutako helburuak betetzeko xedez. Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian aitortu dugu eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarri ditugu.

 

Fitxategi horien erantzulea ANDRA MARI IKASTOLA bera da eta, horri dagokionez, hala nahi izanez gero, aipatu Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezu; horretarako Utzubar Txiki 3 – 31820 Etxarri Aranatz helbidera eskaera bat bidali behar duzu NA edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri batekin batera.

Azken albisteak

2024-02-28
Nafar hegoaldeko uzta prest da zure sukaldean sartzeko! Martxoaren 13ra arte aukera paregabea duzu Eskutik Eskura kanpainaren bidez olioa, barazki-kontserbak, ardoak, arroza, lekaleak, pasta...
2024-02-19
Otsailaren 25ean emango zaie hasiera XXXVII. Nafarroako Herri Kirol jokoei, guztira 4 jardunaldi eta finala jokatuko dira: 1. Jardunaldia: Atarrabian, otsailaren 25ean, 10:30, Paz de Ziganda frontoian.
2024-02-15
Gure Ikastola Jasangarria proiektuaren barnean atal garrantzitsua da OINEZ BASOA. Otsailaren 18an eginen da arbola landaketa, ikasle eta familia guztiak parte hartzera gonbidatuta zaudete.
2024-01-25
Aurten 50 urte beteko ditu Arbizuko ikastolak.