Skip to main content

NAFARROA OINEZ

2016/10/04

Aurtengo Nafarroa Oinez urriaren 16an ospatuko da Vianan. Urte osoan zehar Erentzun (Viana) eta Ibaialde (Lodosa) ikastolak lan handia egin dute jai erraldoi hau antolatzen; eta lan guzti horren ondorio eta helburu izango da urriak 16ko festaren arrakasta.

Urtero bezala, Andra Mari ikastolak autobusa antolatuko du, anima zaitezte izena ematera ikastolako idazkaritzan (10€) eta gogoratu, 16 urte beherako gaztetxoek gurasorik gabe joan behar badute, beraien baimen sinatua aurkeztu beharko dutela ordainketa egiterakoan. 

Hona hemen Nafarroa Oinezeko web guneko esteka:

www.nafarroaoinez.net

         

Azken albisteak

2024-04-24
Maiatzaren 12an Herri Urrats ospatuko da Senperen.
2024-02-28
Nafar hegoaldeko uzta prest da zure sukaldean sartzeko! Martxoaren 13ra arte aukera paregabea duzu Eskutik Eskura kanpainaren bidez olioa, barazki-kontserbak, ardoak, arroza, lekaleak, pasta...
2024-02-19
Otsailaren 25ean emango zaie hasiera XXXVII. Nafarroako Herri Kirol jokoei, guztira 4 jardunaldi eta finala jokatuko dira: 1. Jardunaldia: Atarrabian, otsailaren 25ean, 10:30, Paz de Ziganda frontoian.
2024-02-15
Gure Ikastola Jasangarria proiektuaren barnean atal garrantzitsua da OINEZ BASOA. Otsailaren 18an eginen da arbola landaketa, ikasle eta familia guztiak parte hartzera gonbidatuta zaudete.