Skip to main content

ZORIONAK GUAIXE!!

2015/01/10
Andra Mari Ikastolan ez genuke 2014 bukatu nahi Guaixe bere urteurrenean zoriondu gabe. Izan ere, 20 urte igaro dira sakandarrok sakandarrontzat sortutako euskarazko komunikabidea lehenengoz plazaratu zenetik. Ikastolaren moduan, herri ekimenez sortutako proiektu hark urteak bete ditu eta betetzen jarrai ditzan nahi dugu, noski!
 
 
Andra Mari Ikastolako ikasle batzu Guaixe eskuetan dutela
Batetik, gure eskualdean gertatutakoak geure eskutik ezagutzeko aukera behar genuen Sakanan, eta bestetik, ezin ahaztu euskarazko komunikabideen garapena ezinbestekoa dela horrenbeste kezkatzen gaituen gure hizkuntzaren normalizazioan; Guaixe hutsune horiek betetzera etorri zitzaigun. Bertako albiste eta gertaerak euskara hutsean helarazi dizkigu azken 20 urteetan, hainbat oztopo eta zailtasun gainditzeko gai izan da, eta ez bakarrik urte luzez iraunez, baizik eta hobetuz, garatuz... Hilabetekari izatetik astekari izatera igaro zen, adibidez, eta bere inguruan sortutako proiektu zabalak, Beleixe irratiak, kasu, ekarpen garrantzitsua suposatu zuen sakandarrontzat. 
Hori guztia dela eta, Andra Maritik Guaixeri merezi duen aitortza egin nahi diogu eta urte luzez sendo iraun dezan opa diogu bihotz-bihotzez. ZORIONAK GUAIXE! Andra Mari Ikastolako Hezkuntza Komunitatea.

Azken albisteak

2024-04-26
2024ko Ikastolako jaia maiatzaren 11n ospatuko dugu Lakuntzan, bazkarirako tiketak bi eraikinetako bulegoan salgai egongo dira maiatzaren 6 arte.
2024-04-24
Maiatzaren 12an Herri Urrats ospatuko da Senperen.
2024-02-28
Nafar hegoaldeko uzta prest da zure sukaldean sartzeko! Martxoaren 13ra arte aukera paregabea duzu Eskutik Eskura kanpainaren bidez olioa, barazki-kontserbak, ardoak, arroza, lekaleak, pasta...
2024-02-19
Otsailaren 25ean emango zaie hasiera XXXVII. Nafarroako Herri Kirol jokoei, guztira 4 jardunaldi eta finala jokatuko dira: 1. Jardunaldia: Atarrabian, otsailaren 25ean, 10:30, Paz de Ziganda frontoian.