OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN ETORRERA

Datorren ostegunean, abenduaren 22an, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izango dugu Ikastolan. Urtero bezala merezitako harrera eginen diegu festa giroan. Horregatik baserritarrez jantzita etortzera animatzen zaituztegu.