NAFARROA OINEZ

Aurtengo Nafarroa Oinez urriaren 16an ospatuko da Vianan. Urte osoan zehar Erentzun (Viana) eta Ibaialde (Lodosa) ikastolak lan handia egin dute jai erraldoi hau antolatzen; eta lan guzti horren ondorio eta helburu izango da urriak 16ko festaren arrakasta.

Urtero bezala, Andra Mari ikastolak autobusa antolatuko du, anima zaitezte izena ematera ikastolako idazkaritzan (10€) eta gogoratu, 16 urte beherako gaztetxoek gurasorik gabe joan behar badute, beraien baimen sinatua aurkeztu beharko dutela ordainketa egiterakoan. 

Hona hemen Nafarroa Oinezeko web guneko esteka:

www.nafarroaoinez.net