SOS AFRIKA

 Andra Mari Ikastolak “SOS AFRICA” kanpainarekin bat egin du.  SOS AFRICAk (Servicio de Solidaridad con Africa) aurreko kanpainen bitartez milaka lagunen  bizi kalitatea hobetzea lortu du, Sudan hegoaldean (ikastetxe eta hospitaleak berrituz), Somalia (300 tona jaki banatuz), Etiopian (lau umezurtztegitan laguntza eskeiniz, nekazaritzako proiektuak eginez)  Ekuatore Ginean (hezkuntza egiturak sortuz), eta Kenian (eskolak sortuz, janaria banatuz, ur tankeak sortuz…)

Ikastolak arropa eta oinetakoen bilketa kanpainan parte hartuko du, beraz, erabiltzen ez dituzuen arropa eta oinetakoak izanez gero ikastolara ekarri ditzazkezue (-1 solairuan, eskaileraren atzeko txokoan utzi) irailaren 30a baino lehen.