DENOK BERDINAK DENOK DESBERDINAK KANPAINA

Urtero bezala, Denok Berdinak Denok Desberdinak kanpaina egin dugu, aurtengoan maiatzak 9tik 13ra. Gaia Andra Mari Ikastolaren sorrera eta ibilbidea izan da eta leloa Andra Marin lehen eta orain harro eta bikain. Hasiera emateko, galdeketa bat bidali genien gurasoei seme-alabekin batera osatzeko eta ondoren erantzunak geletan partekatu eta aztertu genituen. Horrez gain, gaiaren inguruko argazkiak, albisteak, bideoak... ekarri  eta horiekin muralak eraiki zituzten ikasleek.

Horrela, hasierako urteetako ikastolaren errealitatea, lan egiteko moduak, bizipenak... ezagutu genituen.

Kanpainari Andra Mari Ikastolaren sorreran partaide izan ziren guraso, ikasle ohi eta irakasleek eskainitako hitzaldi batekin eman genion amaiera.