MUSIKART, ARTE PROIEKTUAREN III. EDIZIOA

Sakanako ikastolok (Andra Mari, Iñigo Aritza eta Txioka), Arte proiektuaren III. edizioa jarri dugu martxan. Geure kasuan, Andra Mari ikastolako maila ezberdinetako ikasleek, Sakanako musika taldeen musikatik abiatuta, euren artelan propioak sortuko dituzte, ekainean Etxarriko Kultur Etxean ikusgai jartzeko. Artelanak egoki egin ahal izateko gainera, musikariak bisitan izan ditugu ikastolan martxotik maiatzera bitartean.

Hauek dira Arte Proiektuan parte hartu duten gelei egokitu zaizkien musika taldeak:

HH 5 urte - Tximeleta

LH 1. maila - Tximeleta

LH 3. maila - 4NEK

LH 5-6. mailak - Vendetta

DBH 2. maila - Hesian 

DBH 4. maila - Kaotiko

Erasmus +eko ikasleak 

 
​Animatu eta etor zaitezte ekainaren 6an Etxarriko Kultur Etxean, arratsaldeko 17:00etan egingo dugun erakusketaren irekiera ekitaldira. 
 
Gogoratu aste guztian zehar, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara kultur etxeko erakusketa gela irekita izango duzuela ikasleek egindako arte lan guztiak ikusteko .