BIDE EMAN EUSKARARI, EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU

Datorren ekainaren 4rako manifestazioa deitu du Kontseiluak "Bide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dugu" lelopean.                                                      

Mobilizazioarekin, euskarari bide eman behar zaiola neurri ausartak hartuz aldarrikatuko da. Baita, euskarari bide eman behar zaiola, justiziazkoa delako, oreka soziala bermatzeko beharrezkoa delako, ere. Eta noski, euskaraz bizi nahi dugun herritarrok euskarari bide ematen diogula ere adieraziko da manifestazioan. Beraz, Andra Mari ikastolatik manifestazio honetan parte hartzeko deia egiten dugu, ekainaren 4ean arratsaldeko 17:30ean Golem zinemetatik abiatuta.