NAFARROAKO SOKATIRA 4X4 TXAPELKETA

Nafarroako 4x4 sokatira txapelketaren laugarren jardunaldia, maiatzaren 14ean jokatuko da Sunbillako pilotalekuan, arratseko 17:30etatik aurrera.

Azken jardunaldi honetan, multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuek (Basaburua "a", Araxes, Basaburua "b",eta Beriain) 1.go-4. postu artekoak jokatuko dituzte finalerdi eta final sistema erabilita. Bi talde izan ziren Andra Mari ikastolak aurkeztu genituenak, lehen aipatutako Beriain alde batetik eta finalera sailkatzeko puntu batera gelditu zen Andra Mari taldea.

Hantxe izango da, kadete 280 Kg  kategorian Andra Mari Ikastolako Beriain taldea!!!

Animoak gure sokatilariei!