HERRI URRATS

"Jalgi" Senpereko lakura maiatzaren 8an

Maiatzaren 8an izango da aurtengo Herri Urrats, urtero bezala, Senpereko lakuaren inguruetan. Aurtengo ekitaldian bilduko den dirua Baionako lizeo berria finantzatzeko erabiliko da.
Bertatzen diren guztientzat  ongi pasatzeko eskaintza zabala antolatu dute: dantza eta musika nonahi. Kantak, ERRONKA, Haur XOKOa eta Irrien Lagunak, Esne Beltza, Oreka TX, 2zio eta beste. Zikiroa, paella eta taloak.

Anima zaitezte!
Informazio gehiago herriurrats.com -en.