JUUL HAUTESKUNDE LITERARIOAK

Apirilaren izaera literarioa aitzakitzaz hartuz, apirilaren 21an,  Euskal Herriko Ikastoletan Juul 2016 literatura-hauteskunde eguna ospatu da,. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleek izan dira botoa eman dutenak, alde batetik euskaraz argitaratutako liburuari eta bestetik, ilustratzaile gogokoenei. Aurten, osotara 53 ikastolek parte hartu dute eta 17.142 ikaslek.Andra Mari Ikastolako ikasle guztiek hartu dute parte bozketa honetan.  Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzako 3. Maila arte boto-txartelaren bidez eman dute botoa eta, 4. Mailatik aurrera, bozketa-elektronikoaren bidez. Boto emaileak 6 kategorietan banatzen dira.

Informazio osagarri guztia eta aurtengo datuak hurrengo baliabide orrian topa ditzakezu:

JUUL web-orria

Hauek izan dira Euskal Herriko 53 ikastoletako libururik bozkatuenak: