ZORIONAK ANDRA MARI!!! HERRI KIROLETAN 4 TXAPELA!!!

Igandean Nafar Kirol Jolasen final handiak jokatu ziren Berriozarren. 5 final zeuden jokoan, 3 proba konbinatuetan –kimuen, haurren eta kadeteen mailan– eta 2 sokatiran, haurren mailan eta kadeteen mailan. Gure ikastolako taldeek sekulako erakustaldia eman zuten eta jokoan zeuden 5 finaletatik 4 irabazi zituzten. Hiru proba konbinatuetan txapeldunak izan ziren eta kadeteen mailako sokatira txapelketan irabazi zuten. Haur mailako sokatiran, aldiz, Basaburua gailendu zen Andra Mariren aurretik. 

Aurtengo Nafar Kirol Jolasak inoiz baino arrakastatsuagoak izan dira. Txapelketan 9 klubetatik sortutako 30 talde lehiatu dira, tartean Etxarriko Andra Mari eta Altsasuko Iñigo Aritza ikastoletatik sortutakoak. Zehazki, Iñigo Aritzatik sortutako Iñigo Aritza, Aizkorri eta Urbasa eta Andra Mari ikastolatik sortutako Andra Mari, Ondatz, Beriain, Andia, Leziza eta Utzubar taldeak. 

Emaitzak
Igandean Berriozarren jokatutako finaletan, proba konbinatuetan, kimuen mailan, Andra Mari izan zen txapelduna (6:32), Berriozar B-ri 5 segundo aterata. Araxes izan zen hirugarrena (6:48) eta Igantzi B laugarrena (6:57). Haur mailako proba konbinatuan Andra Marik amaitu zituen lanak azkarren (8:20). Basaburua izan zen bigarrena (833), Arartziri hirugarrena (9:02) eta Iñigo Aritza laugarrena (9:14). Eta kadete mailako proba konbinatuan Andra Mari gailendu zen (9:13), Araxes (9:22), Basaburua (9:48) eta Iñigo Aritza (10:27) taldeen aurretik. 

Sokatiran, haurren mailan Basaburua izan zen txapelduna, Andra Mari txapeldunordea, Leziza hirugarrena eta Iñigo Aritza laugarrena. Txapelketa oso estua izan zen, izan ere lehen postua erabakitzeko berdinketa hausteko tiraldia egin behar izan zuten Basaburuak eta Andra Marik, eta Basaburua gailendu zen. Hirugarren postua erabakitzeko ere berdinketa hausteko tiraldia egin zuten Lezizak eta Iñigo Aritzak.  
Kadete mailako sokatiran, aldiz, Andra Mari izan zen txapelduna, Basaburua, Araxes eta Ultzama taldeen aurretik. 

 

Zorionak Herri Kiroletan parte hartzen duten gure ikasleei eta entrenatzaileei!!!! Segi horrela lanean!!!!