VI. BINAKAKO LASTERKETA

Maiatzaren 25ean ANDRA MARI IKASTOLAREN VI. BINAKAKO LASTERKETA ospatuko da, arratsaldeko 19:00etatik hasita, 5 kategoria ezberdinetan eta haur hezkuntzako umeetatik hasita helduetaraino izango da parte hartzeko aukera. Urtero moduan, haur bakoitzak heldu batekin parte hartu ahal izango du, eta LH 5-6 mailatik aurrerako guztiek nahi duten bezala moldatu ahalko dituzte bikoteak. 2 eta 5 urte bitarteko haurrek, lasterketa, haien motoetan egiteko aukera izango dute.

Aurten lasterketa berezia izango da, izan ere, Andra Mari ikastolako 50 urte betetzen ditu. Horregatik, guztiak animatu nahi zaituztegu lasterketa berezi honetan parte hartzera eta 50. urteurrenaren kamiseta jantzita eramatera.

Naparpelletek babestutako krosa izango da eta helburu ekonomikoa izateaz gain, beste helburu bat ere badauka, familien parte hartzearena. Familia, jarduera fisikoa eta parte hartzea uztartzea. Beraz, animatzen zaituztegu krosean izena ematera!! Lasterketaren ondoren bikote edo talde bakoitzak argazkia ateratzeko eta prestatutako auzateaz gozatzeko aukera izanen du. Horretaz gain, helduen kategorian, hau da, LH 5. mailatik gorakoentzat, taldeka izena emanez gero; URBASA ABENTURAKO sarrerak zozketa bidez lortzeko aukera izango dute. Zozketan parte hartzeko 8ko taldeak osatu beharko dira. Eta 18 urtetik gorako bikoteek ere BORDA JATETXEAn afari baten zozketan parte hartuko dute ere.

Izena emateko epea:

Ikastolako idazkaritzan maiatzaren 23ra arte - Prezioa = 2 €

Udaletxeko estalopean, maiatzaren 25ean arratsaldeko 18tatik aurrera - Prezioa = 4 €