50. URTEURRENEKO KAMISETAK

Andra Mari Ikastolak aurten bere 50. urteurrena ospatzen du. Lantalde bat sortu da urte osoan zehar ekintza ezberdinak antolatzeko, eta hainbat ekimen egin dira eta egingo dira hilabete hauetan zehar: hitzaldi zikloa, bideoak, abestia, bazkari erraldoia, lasterketak, kontzertuak, etab. Horien artean 50. urteurreneko ospakizuneko kamiseta atera dugu eta zuei, familiei, aurrez egindako eskaera bidez erosteko aukera eman nahi dizuegu. Gainera, urtero moduan, maiatzaren 25ean ospatuko dugun Binakako Lasterketan korrikalari guztiak kamiseta honekin hartuko dugu parte. Beraz, kamisetarik gabe gelditu nahi ez baduzue egin zuen eskaera eta eman tutoreari maiatzaren 3a baino lehen.

ESKAERA ORRIA