ILUNTASUNETIK ARGITASUNERA

 

DENOK BERDINAK, DENOK DESBERDINAK KANPAINA

Azken urteetan bezala, ikasturte honetan martxoan zehar Denok Berdinak, Denok Desberdinak kanpaina antolatu dugu ikastolan. Gaia: "Aniztasun sexuala (LGTBIQ): Genero identitatea, orientazio sexuala eta familia eredu ezberdinak" izan da.

Ekimen hau, adin guztietako ikasleekin aurrera eraman da. Horretarako, bideoak, ipuinak, ikastolako familien hitzaldiak eta filmak landu dira, baita antzerki bat ikusi ere.

Kanpainaren asmoa, aniztasun sexuala, eta bereziki transexualitatea ezagutaraztea eta honen inguruan sentsibilizatzea izan da. Izan ere, estereotipo eta estigma negatibo asko daude gaiaren inguruan eta pertsona horiek egoera oso zaila bizi dute, ikasle, irakasle eta familia gehienentzat ezezaguna dena.