ELKARTASUN AZOKA

LH 6. mailako ikasleok, 2. unitatean egin ditugun ikerketen bidez, ikasi eta frogatu dugu zerbait egin dezakegula geure eta besteen bizitza hobetzeko: modu osasuntsuagoan elikatu, gelakideen eskubideak errespetatzeko konpromisoak hartu, egoera ahulean bizi direnei lagundu, jendeari beharren kontzientzia pizten ahalegindu, …

 

Izan ere, askotariko arrazoiengatik egoera ahulean bizi diren pertsonen beharrak asetzeko, ezinbestekoa da guztion inplikazioa. Denona da gizarte-arazo hori, eta denok izan behar dugu arazo horren konponbidearen protagonistak.

 

Guzti hau dela eta, ELKARTASUN AZOKA bat antolatu dugu, bertan, denetik topatuko duzu:

  • guk egindako eskumuturrekoak, lepokoak, orrimarkatzaileak, …
  • gutako bakoitzarentzat kuttuna izan den objetu bat eta
  • pintxo osasuntsuak 
  •  honetan lortzen dugun diru guztia PARIS 365 ekimenari bideratzea adostu dugu. Badakigu, beharrean dauden jendeari laguntzeko ekimen asko daudela baina, hautatu duguna hautatzeko arrazoi nagusia  Nafarroan bizi diren jendeari laguntzen dielako izan da. 

Elkartasun  hau, astelehean egingo dugu, apirilaren 1ean, goizeko 10:30etatik 13:30ak arte. Bertara gonbidatu nahi ditugu guraso, ikasle, irakasle eta lagundu nahi duten guztiak. 

Mila esker aldez aurretik! 

LH 6. MAILAKO IKASLEAK