NAFARROAKO XXXII. HERRI KIROL JOKOAK

Nafarroako Herri kirol jokoei hasiera emango zaie asteburu honetan. Joko hauek apirilaren 11 arte luzatuko dira, guztira 4 jardunaldi eta finala jokatuko direlarik:

1. Jardunaldia: Txantrean, martxoaren 17an

2. Jadunaldia: Etxarri Aranatzen, martxoaren 24ean

3. Jardunaldia: Erratzun, martxoaren 31n

4. Jardunaldia: Berriozarren, apirilaren 7an

5. Jardunaldia - FINALA: Altsasun, apirilaren 14ean.

Jardunaldi guztiak goizeko 11:00etan hasiko dira.

Hiru kategorietako neska-mutilek hartuko dute parte, kimuak (11-12 urte), haurrak (13-14 urte) eta kadeteak (15-16 urte). Haur eta kadete mailetan sokatira eta proba konbinatuaren (lokotxak, zaku lasterketa, txingak, korrika eta arpana) txapelketak jokatzen dira, kimuen mailan aldiz proba konbinatua soilik.

Andra Mari ikastolako 17 taldek parte hartuko dute joko hauetan, ANIMO GAZTEAK!!!