ERRIGORA

Martxan da 2018ko udazkeneko ERRIGORA kanpaina! Ekimen honek, auzolanean, Nafarroa hegoaldeko nekazaritza indartzeko asmoa du, horretarako, eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herriko plazan jarriz. Izan ere merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak. Aldi berean “zona no vascófona” izendatuko euskalgintzari ekarpentxoa egin nahian bultzada ekonomikoa ematea ere badu helburu. Horretara dator ERRIGORA 2018ko Udazkeneko kanpaina. 50€-ren truke Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakezu; kalitate bikaineko produktuak, bertan ekoiztuak eta nekazarien lana errekonozitzen dutenak. Eta merkatuko prezio berean! baina desberdintasun nabarmen batekin: %25 erriberako euskalgintzari bideratuko da herritar askoren lan bolondresari esker.

Eskaria egiteko aukera www.errigora.eus web orrian edo ikastolako idazkaritzara jotzea besterik ez daukazu, saski zuria edo beltza eta kopurua zehaztuz. Eskaria egiteko aukera azaroaren 14 arte da  eta gero bertan edo Etxarriko puntuan jasoko duzu saskia, ordainketa saskia jasotzean eginen da eskudirutan.