NAFARROA OINEZ AUTOBUSA

Urriaren 21ean Nafarroa Oinez ospatuko da Altsasun. Urte osoan zehar Iñigo Aritza ikastolak lan handia egin du jai erraldoi hau antolatzen; eta lan guzti horren ondorio eta helburu izango da urriak 21eko festaren arrakasta.

Urtero bezala, Andra Mari ikastolak autobusa antolatuko du, anima zaitezte izena ematera eta gogoratu, 16 urte beherako gaztetxoek gurasorik gabe joan behar badute, beraien baimen sinatua aurkeztu beharko dutela ordainketa egiterakoan. Tiketak salgai egonen dira idazkaritzan 5€ren truke. Autobusa goizeko 9:30ak aldera aterako da eta itzulera ordua 19:30ean izango da.