BERAIEN OINETAN JAR GAITEZEN!!!

5p-Sindromea duten pertsonekiko elkartasuna adieraziz, Andra Mari ikastolan galtzerdi arrastodunak jantzi genituen! Izan ere, maiatzaren 5ean Sindrome honen nazioarteko eguna ospatu zen eta aurtengo kanpainak, sentsibilizazioa helburu, galtzerdi marradunak jantzi eta argazkiak ateratzera animatu gintuen. 

Kanpaina honetaz gain, ikasturte honetan, Down Sindromearen nazioarteko eguna eta Autismoaren eguna ere landu ditugu ikastolan, baita Perthes eguna ere! Aniztasunean errespetuz bizi!!!