ERRIGORA ESKUTIK ESKURA KANPAINA

Udaberria ate joka daukagu eta honekin batera Errigoraren “eskutik eskura” kanpaina dator.

Produktuen eskaintza zabalarekin datorkigu kanpaina, batetik olioa (konbentzionala eta ekologikoa) eta bestetik kontserbak (konbentzionalak eta ekologikoak).  Eskaera egiteko epea martxoaren 6tik 20ra izango da.  Ondoren, olioa apiriliean jaso eta eskudirutan ordainduko da eta kontserbak maiatza/ekainean jaso eta eskudirutan ordainduko dira.

Eskaerak egiteko   www.errigora.eus  web orrialdean edo ikastolako idazkaritzan etxarri@ikastola.eus  helbidean edo 948460286 telefonora deitua, eskatu nahi den produktua ongi zehaztuz (ekologikoa edo konbentzionala) eta kopurua.