Skip to main content

ENJOY ENGLISH

Urtero moduan Enjoy English programa aurkeztera gatozkizue. Ikastolen Elkarteak aisialdirako eskaintzaren barruan kokatzen duen egitasmoa da hau. Udaleku irekiaren formatua duen programa izanda, goizez burutzen da ikastolan bertan, ekainaren 26tik uztailaren 21era bitartean, eta 5 eta 12 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago.

Egitasmoa burutzeko bi talde sortuko dira:

o       A taldea (10-12 ikasle): HH 5 urte, LH 1 eta 2. mailako ikasleak

o       B taldea (12-15 ikasle): LH 3., 4. 5. eta 6. mailako ikasleak

Ikastolako hizkuntza proiektuak sortutako beharrizanei ganoraz erantzuteko antolatzen dugun udako programa honetan, ondo ezagutzen ditugu arrakastarako faktoreak. Berez, hainbat urte pasatu eta gero ikastolako hezkuntza proiektuan egonkortuta izatea kalitatearen adierazle esanguratsua da guretzako. Urtero, aurreko ikasturtean garatutako udalekuaren analisi sakona egiten dugu, honen ondoren konponbideak lortzeko alternatiba berriak martxan jarri eta ekintza hauen ebaluazioa egiten dugu.

Programa didaktiko propioa duen udalekua da hau, eta antzerki, ipuin, eskulan, show eta jolas dibertigarri eta partehartzaileen bitartez ingelesezko komunikaziorako gaitasunak lantzea du helburu, jolas dinamikaren bitartez aurrez aurreko komunikazioan eragitea. Gainera, jatorrizko ingeles hiztunak udalekuaren gidariak direla baliatuz, ikasle zein familiek atzerriko beste kultura batean murgiltzeko aukera izango duzue.

Izena emateko, matrikulazio fitxa bete eta ikastolako idazkaritzan entregatu beharko da apirilaren 25a baino lehen.     MATRIKULAZIO FITXA

PREZIOAK:

  • Andra Mari ikastolako ikasleentzat 325,00 €
  • Beste ikastoletako ikasleentzat 345,00 €
  • Beste ikastetxetako ikasleentzat 365,00 €