Ikasmateriala

 
HAUR HEZKUNTZA
 
TTANTTO jarduerak (3 urte)
Pantaila animatua, Ipuina, Abestia, Igarkizunen txokoa, Margotu, Puzleen txokoa, Memoria karta-jokoa, Globoen jokoa, ......
 
TXIRRITX jarduerak (4 urte)
Pantaila animatua, Ipuin luzea, Ipuin laburra, Abestia, Igarkizunen txokoan, Igarkizunen txokoan (Margomatika), Margotu, ......
 
XANGO jarduerak (5 urte)
 Ipuin luzea, Ipuin laburrra, Abestia, Igarkizunen txokoan, Igarkizunen txokoan (Margomatika), Margotu, Puzleen txokoa, ......
 
 
LEHEN HEZKUNTZA
 
- Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua
- Euskal Herri osorako egina
- Diseinu bateratu eta eraginkorra
- Zehar lerroak
- Irizpide metodologikoak
 
 
Norberaren trebakuntza sistematikoa
 
Tresna informatikoak, aplikazio informatikoak eta estrategia kurrikularrak uztartzen dituen multzoa da
 
 
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA
 
EKI proiektua ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren pedagogiaren bitartez.
 
2008-09 urteetan Euskal Herriko ikastetxe gehienek elkarrekin eraiki eta onetsi zuten Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculumean oinarritzen da EKI. Azken batean, pertsonaren garapen osoa (norbanako, gizartekide eta izadikide gisa) lortu ahal izateko oinarri sendoak finkatzea bilatzen du; euskal kultur espezifikoaren eta unibertsalaren oinarriak eskuratzea; ondorengo ikasketak egiteko eta lan munduan aritzeko prestatzea; eta bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko prestatzea. EKI proiektua, beraz, Euskal Curriculumaren garapena liratekeen ikasmaterialak dira.


Konpetentzietan oinarrituta dago.  Dagoeneko ez da nahikoa jakintza akademikoa eskuratzea. Edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea lortu behar du ikasleak; pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten eta egiten eta ekiten jakin behar du.  EKI material berriok Integrazioaren Pedagogia hautatu dute, irakasleek errazago irakasteko, ikasleek eraginkorrago ikasteko eta gurasoek prozesu horretan esku hartzeko. Egoerei irtenbideak aurkitzen ikasi behar du ikasleak, ikasitakoa egoera berrietan baliatzeko. Benetako egoera esanguratsuen aurrean jarrita, ikasleek egoera horietan behar dituzten baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitu behar dute; irtenbideak aurkitzen saiatu, bakarrik eta lan taldean moldatu, arazoen soluzioa erdietsi eta egoera berrietan ikasi dutena baliatu.

Bi euskarritan aurkezten da EKI proiektuaren materiala, paperean eta digitalean. Era berean, EKIgunea web orrialdea garatu da, euskarri digitalak biltzen dituen txokoa. Bi euskarriak ez dira banaka aurkezten, elkarren osagarri gisa baizik, ikasleek IKTren konpetentzietan eta ezagutzan sakon dezaten.

 
 
 
 
 
 
HIZKUNTZAK