Skip to main content

Albisteak

2018-06-15
5p-Sindromea duten pertsonekiko elkartasuna adieraziz, Andra Mari ikastolan galtzerdi arrastodunak jantzi genituen!
2018-06-14
Ekainaren 13an LH 6 mailakoek azoka solidario arrakastatsua antolatu zuten ikastolako aterpean, bertan, ikasleek eskuz egindako eskumuturrekoak, lepokoak, pintxoak, bigarren eskuko jostailuak... saldu zituzten.
2018-06-07
Hementxe duzue Andra Mari ikastolako XVIII. Pilota txapelketako finalaren kartela.Animo neska mutilak!!!
2018-06-06
Andra Mari ikastolak 18/19 ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzetarako begiraleen ordezkapenetarako lan poltsa osatu nahi du, informazio gehiago ondorengo iragarkian:
2018-05-30
Sakanako ikastolok (Txioka, Iñigo Aritza eta Andra Mari) IV. Arte proiektua jarri dugu martxan. Aurten artea eta ingurumenaren zaintza uztartu ditugu, horrela, hainbat materialei bizi berri bat eman zaie artelanak sortuz.
2018-05-29
Aurtengo Andra Mari Ikastolako jaia ekainaren 9an Bakaikun ospatuko dugu eta zuk ere parte hartzea nahi genuke.
2018-05-04
Maiatzaren 26an ANDRA MARI IKASTOLAREN V. BINAKAKO LASTERKETA ospatuko da, arratsaldeko 19:00etatik hasita, 5 kategoria ezberdinetan eta haur hezkuntzako umeetatik hasita helduetaraino izango da parte hartzeko aukera.
2018-05-02
Dakizuen bezala, maiatzaren 13an Herri Urrats ospatuko da Senperen. Iparraldeko ikastolen jaia Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarria da eta honek, beti izan du Hegoaldeko euskaldunen elkartasuna.
2018-04-23
Apirilaren 25ean Sakanako Mankomunitateak antolatutako ikastetxeen arteko orientazio frogan parte hartuko dute DBH 3 eta 4.
2018-04-20
Aurten berrikuntzekin dator Enjoy English egitasmoa. Ikastolen Marko Pedagogikoarekin koherentzian dagoen ikasmaterial eta programazio berritua izango du Enjoy English-ek.
2018-04-20
Urtero egin ohi dugun bezala, ikasturte honetan ere, Liburuaren eguna ospatuko dugu gure ikastolan.
2018-04-12
Hementxe duzue ikusgai 2018ko Nafarroako XXXI. Herri Kirol jokoetako finaleko bideoa osorik. Goza ezazue!