JANTOKIA

Aurten, irailaren 6tik ekainaren 20a bitarte, jantoki zerbitzua eskainiko da, bertan bazkaldu nahi duten Andra Mariko edozein ikasle eta langilerentzat.
 
 
Aurreko ikasturtetan bezala, JANGARRIA izango da janaria ekartzeaz arduratuko dena, orain arteko balorapena positiboa izan baita.
 
Bazkari zerbitzu bakoitzaren prezioa 5,35 eurotakoa izango da (begiralea barne).
 
Gogoratu nahi dizuegu jale finkoetako norbait bazkaltzen geratuko ez balitz, aurreko eguneko eguerdirako jakinarazi behar diguzuela eta horrela, egun horretakoa ez litzaioke kobratuko.
 
Jantokiaz Reme Jaka arduratuko da. Zerbitzeaz eta garbitzeaz gain, umeak zaintzeaz arduratuko da. Haur Hezkuntzako umeak 14:10ean geletatik jasoko ditu.
 
EGUN SOLTEETAN bazkaldu nahi duen edonork BEZPERAN EDO LEHENAGO bulegoan abisatu beharko du telefonoz, emailez edota bertaratuz.
 
Jantokiko kuota hurrengo hilabeteko kuotarekin batera kobratuko da.
 
Bazkal orduan jantokiko begiraleekin harremanetan jarri nahi baduzue, hauxek dira telefono zenbakiak: 661 701 249 - 948 46 02 86
                          
      JANTOKIKO ARAUDIA
MENUAK ikusteko zanpatu gainean.
 
 
IRAILA

URRIA 

AZAROA

ABENDUA

URTARRILA

OTSAILA

MARTXOA APIRILA MAIATZA EKAINA