Historia

 

Andra Mari ikastolak 1969. urtean hasi zuen bere ibilbidea. Guraso eta herritar talde batek elkarlanean abiatutako ametsa:  beren seme-alabak euskaraz eta euskal kulturan heztea zen beraien helburua.

Hasiera guztietan bezala, ez ziren gutxi izan gainditu beharreko oztopo eta lehiak: leku falta, ofizialtasuna... Baina guraso eta herriko jendearen iraunkortasun, ilusio, inplikazioak, azken batean, ikastola herri-proiektu bezala finkatzeko nahiak, posible egin zuen gaur egun dugun ikastola.

Sortzeak beti dauka

hamaika komeri

Ta lanaren sariak

sarri bi aurpegi,

Kontzientziak zioen

EKIN ETA SEGI

Aurkitu izan arren

oztopo ugari

Auzolanez eraiki

zuten Andra Mari

 

Data esanguratsuak:

* 1969: Andra Mari ikastolaren hasiera auzolanez itxuratutako Eskola Zaharraren egoitzetan 12 ikaslerekin.

* 1971: Lakuntzako ikastolaren sorrera.

* 1974: Arbizuko ikastolaren sorrera.

* 1976: Aralarko Mikel Donearen Ikasleen Gurasoen Irakaskuntzarako Kooperatiba eratu zen, Sakanako ikastola guztiak barne hartzen zituelarik.

* 1977: Bakaiku eta Uharte Arakil ikastolak ireki ziren.

* 1981-1982: Eskolaldi liburuak lortzen dira lehenengo aldiz.

* 1985: Lehendabiziko legeztatzea OHOko lerro bat, zortzi gela.

* 1985-1986 Ikasturtea: OHO Etxarrin bertan bukatzen zuen lehenengo promozioa.

* 1989: Andra Marik lehenengo Nafarroa Oineza antolatu zuen "Nafarroa euskaldun" lelopean.  OHOko bigarren lerro bat legeztatzeko eraikinaren (Maixuen etxea) egokitzapenak egin ahal izateko. 

* 1990: Etxarri, Arbizu eta Lakuntzako (gela bat) Eskolaurreak eta OHOko bigarren lerroaren legeztatzea.

* 1990: Uharte Arakil eta Bakaikuko gelen itxiera.

* 1994: Adra Mari ikastolaren 25. urteurrena

* 1995: Lakuntzako gelen itxiera.

* 1995: Andra Mari eta Iñigo Aritzak "Sakana" Ikastola sortu behar izan zuten DBH ezarri zenean, lerro bana ikastola bakoitzean.

* 1996: Bigarren Nafarroa Oineza antolatu zen "Herrikolore" lelopean. Eskola Zaharreko eraikina LOGSEk Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza martxan jartzeko 

arautzen zituen baldintzetara egokitzeko.

* 1998-1999 Ikasturtea: DBH amaitu zuen lehen promozioa.

* 2009: Hirugarren Nafarroa Oineza antolatu zen "Txikiak handi" lelopean eta Etxarriko ikastolaren 40. Urteurrena. Europako hizkuntza gutxituen herrialdeekin

harremanetan jartzen zen lehenengo aldiz Nafarroa Oinez batean.

* 2010: "Oinez Basoa" proiektuaren lehenengo basoa 2010eko neguan landatu zen Arbizuko udalak utzitako lur eremu batean. Baso honetan 9 espezietako 5.200 zuhaitz

landatu ziren, 2009an Andra Mari ikastolako Nafarroa Oinezari eta 2010ean Paz Ziganda ikastolari zegozkienak.

* 2013: Utzubar-txikiko eraikinaren lehen harri -jartze ekitaldia.

* 2014: Arbizuko ikastolaren 40. Urteurrena ospatu zen.

* 2015-2016 Ikasturtea: Utzubar-txikiko Haur eta Lehen Hezkuntzako eraikina mustu zen.

* 2018-2019 Ikasturtea: Ordutegi jarraia ezarri zen HH eta LHn.

* 2019: Andra Mari ikastolaren 50. Urteurrena.