DBHko aurrematrikulazio epea apirilaren 20tik 24ra izango da.
Zuek erabaki eta eraiki dezakezue zuen seme-alaben hezkuntza nolakoa nahi duzuen izatea, eta irakasleoi lagundu honako hau eskaintzen: formakuntza akademikoan eta baloreetan oinarritutako hezkuntza, integratzailea eta anitza, zuen semea edo alaba ongi prestatuko duena, bizitza pertsonalerako zein etorkizun profesionalerako.
Gure ikastolari buruzko informazioa sakontzeko, bide hauek dituzue eskura:
- Banakako hitzorduak (deitu 948 46 02 86 telefonora eta etor zaitezte ongo datorkizuen egunean).
- Bilera informatiboak:
- Lakuntza (udaletxean) - martxoak 16 - 18:00
- Arbizu (udaletxean) - martxoak 17 - 16:30
- Etxarri-Aranatz (kultur etxean) - martxoak 17 - 18:00
Edozein zalantza deitu goian aipaturiko telefonora edo emailera ere idatz dezakezue: etxarri@ikastola.eus
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK:
- Inskripzio orria
- Familia liburuaren fotokopia (ikaslea agertzen den orria)
- Errolda agiria
- Karnet tamainako argazki bat
- Gurasoen NAN fotokopia