Aurkezpena

 
Andra Mari ikastola Nafarroako Sakana eskualdean kokatuta dago, bertara Hiriberri, Ihabar, Irañeta, Uharte Arakil, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Unanu, Dorrao, Lizarraga, Etxarri Aranatz, Bakaiku eta Iturmendiko ikasleak joaten direlarik. 
 
Andra Mari, Sakana eta Altsasuko Iñigo Aritza ikastolek Aralarko Mikel Donea Ikasleen Gurasoen Kooperatiba osatzen dute eta ondoko organigraman azaltzen den eran antolatuta daude:
 
 
 
                                                             
                                                                    
 
 
 
Kooperatiba Nafarroako Ikastolen Elkartearen (NIE) barnean dago eta Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatibaren zati ere bada. Erakunde hezitzaile gisa, ikastetxe itundua da, hau da, Nafar Gobernutik dirulaguntza jasotzen du.
 
Andra Mari ikastolako egoitzak Etxarrin eta Arbizun aurkitzen dira. Etxarrin bi eraikin ditugu, batean Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza etapak eskeintzen dira eta bestean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Arbizun aldiz Haur Hezkuntza. Etxarriko DBHko eraikina eta Arbizuko HHko egoitza herri hauetako udalek utzitakoak dira.
 
 
Herritik eta herriarentzat sortutako ikastetxe bat izanik 50 urtez egindako ibilbideari esker, eskualdean errotua dago. Aipatutako ibilbide honetan, alde batetik, guraso eta langileen partaidetza eta herritarren inplikazioa ezinbestekoak izan dira ikastolako proiektua eratzeko. Beste alde batetik, ikastola proiektua eskualdeko bizian eragile aktiboa da.